EH Bilduk autobus geltokiaren galdeketan parte hartzera animatzen ditu herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2024ko aza. 12a, 10:02

Atzo hasi zen herri galdeketan parte hartzera deitu du Arrasateko EH Bilduk. "Guztion iritzia entzuteko galdeketan parte hartzera animatu nahi ditugu arrasatearrak, etorkizuneko autobus geltoki duina guztion artean erabakitzeko".

Zentzu honetan, Arrasateko EH Bilduren iritziz, autobus geltokia Zalduspen mantentzeak "alde positibo eta onura gehiago ekarriko dizkio herriari. Alde batetik, 200 autobus baino gehiago herrian sartzea ekidingo dugulako, eta, bestetik Zalduspeko gunea urbanizatzeko aukera eskainiko digulako. Azken puntu honekin batera, kotxeentzako eta bizikletentzako aparkaleku disuasorio publikoa eraikitzeko aukera emanez eta herribusaren eskaintza behar berrietara egokituz. Uste dugu Zalduspek aukera gehiago eskainiko dizkigula".

Autobus geltoki estali, eroso eta duina helburu

Kokapena bezain garrantzitsua da EH Bildurentzat eraikiko den autobus geltoki mota. "Kokalekua bat edo beste izan, ezinbestekoa da geltoki duina eraikitzea. Eguraldiaren gora beheretatik babestuta egongo den geltokia izatea, eta erabiltzaileoi gune atsegin bat eskainiko diguna".

Geltoki duina eskaintzeaz gain, Gipuzkoako Batzar Nagusietatik eta Debagoieneko alkatetzetatik, garraio publikoa indartzeko lanketa eta ekimenak bultzatzen jarraituko duela adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak