Gaur egingo du kanpainako ekitaldi nagusia EH Bilduk, Mertxe Aizpurua eta Josu Aztiriarekin

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2024ko eka. 6a, 08:48

Ekitaldia 19:00etan Seber Altube plazan izango da, eta bertan izango da giroa jartzen “Chicasbeat” binilo jartzailea. Euskal Herriak Europako politikagintzan eragiteko aukera “orain erabakitzen da” 

Mertxe Aizpurua Diputatuen Kongresuko bozeramalea eta Josu Aztiria legebiltzarkide aukeratu berria izango dira Arrasaten gaur, 19:00etan Seber Altube plazan. 

Solasaldi girotuan antolatutako ekitaldian “gonbidatuen hitzartzeaz gain, Chicasbeat binilo jartzailearen zuzeneko saioa egongo da, jateko eta edateko batekin. Bertan, eskuorriekin eta bozka paperekin informazio gune bat ere izango da. 

Ekainaren 9an bozkatzearen garrantziaz

Ultraeskuinak Europan izan duen gorakadak ekar ditzakeen atzerapauso demokratikoaz ohartarazi, eta, era berean, “EH Bilduren jarduera ardatz nagusiak euskal nazioaren defentsa, antifaxismoa eta Europako gero eta ordezkari gehiagok erakusten dituzten gogo militaristak gelditzea” izango direla azaldu dute koalizio soberanistatik. “Euskal Herriak Europako politikagintzan eragiteko aukera orain erabakitzen da, Europar Parlamenturako Hauteskundeetan”.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak