Eskerrik asko Arrasate!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2023ko mai. 31a, 07:38

Pasa den igandeank aldaketa ekarri zuen Arrasatera, orain artekoari ezetz esan, eta bide berri bat irekitzen diona herrigintzan eta ezkerreko politiketan oinarrituko den gobernu aukeraro.

EH Bildu izan zen zerrenda bozkatuena eta gure konpromisoa herriaren eta herritar guztien alde lan egitea da: EH Bildu bozkatu zuten, beste aukera batzugatik apustua egin zuten, edota hauteskunde hauetan parte hartu ez zuten guzti horien mesedetan eraikiko dugu Arrasate.

Maite dugun herria biziberritzeko ilusioa, erronka eta konpromisoa daukagu eta sinetsita gaude herria egiteko beste modu bat behar eta merezi dugula Arrasaten eta Euskal Herrian. Elkarlanean eta adostasunean oinarritutako udalgintza eta herrigintza eredua izango da gurea, herritar eta eragileak erdigunean, Arrasate biziberritzeko.

Lerro hauek, azken urteotan EH Bilduren aurpegi eta motore izan diren hautetsi eta kideei, eta azken hauteskunde kanpaina honetan buru-belarri aritu den komunitate osoari eskerrak emateko probestu nahi ditugu. Zuen ilusio, konpromiso, eta lanik gabe aldaketa guzti hau ezinezkoa litzateke.

Eta nola ez, eskerrik asko bihotzez arrasatearrei eta beste Arrasate bat posible delako EH Bildugan konfiantza izan duten bozkatzaile guztiei. Bizi eta maite dugun Arrasate eraikitzeko lana dugu aurretik eta prest gaude! #EgingoDugu! Gora Arrasate! Aurrera bolie!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak