"Solasaldi honen helburua, gaur egungo jendartearen bi erronka handiren inguruan solastea izango da. Zahartzaroa batetik, zahartzaroaren ikuspegiak eta zahartzaro mota desberdinez hitz egingo dugu, pertsonak zahartze prozesuan dituzten beharrak agerian utziz (zahartze aktiboa, komunitatean parte hartzea, dependentziak, etxebizitza…). Zaintza bestetik, Udaletatik eremu honetan egin beharreko politika publikoen ezaugarriak zeintzuk diren azalduz eta Usurbileko zaintza ekosistemaren esperientziaren berri emanez.
Solasaldiaren ondoren, zuzeneko musika apur bat eta mokadu batekin girotuta Arrasateko EH Bilduk pertsona nagusien eta zaintzaren eremuan Udalean martxan jartzeko dituen proposamenak aurkeztuko ditugu.
Pertsona nagusiak eta zaintzak, herri bizi baten parte dira. Arrasateren biziberritzean landu eta aintzat hartu beharreko eremuak, eta XXI. mendeko erronka garrantzitsuak. Bidea eta hausnarketa Arrasateko herritarrekin ere partekatu nahi dugu."