Udal hauteskundeetarako kanpaina betean iritsi dira sektore desberdinetako arrasatearren iritzi, proposamen eta desirak jasotzen dituzten bideoak. EH Bilduk sare sozialetan jarri ditu ikusgai sektore eta eremu desberdinetako arrasatearren hitzartzeak eta askotariko gaiak hartu dituzte ahotan, hala nola: gazte ekintzaileen kezka eta beharrak, etxebizitza eta lana, migratutako familien zailtasunak, euskara kohesio sozialerako hizkuntza izatea, herriko nagusien aisialdi beharrak, zaintza eta psikologia sozial eta komunitarioa, merkatarien eta ostalarien kezkak, udal politika erraztaileagoen edota gertuko Udaletxe baten beharra, besteak beste.
EH Bilduk adierazi du arrasatearren kezka eta proposamenak gertutik entzun eta jaso dituela urteotan eta horiei soluzioak, proposamenak eta proiektuak eskaintzeko herri programa integrala daukatela prest.
Herritarrak entzun, komunitategintza indartu eta Udaleko ateak eta erabakiguneak herritarrei zabalduko dien gobernantza eredua martxan jarriko dutela ere berretsi eta Arrasate biziberritzeko duten programa, udal gobernutik eta ezberdinen arteko elkarlanean eraikiko dutela iragarri dute.
Hemen arrasatearren azken bost bideoak ikusgai:
Jokin Mujika Balzategi, ekintzailea:
https://youtu.be/RHNcnCgot0U
Oscar Macias Peralta, euskaldun ekuatoriarra:
https://youtu.be/tlLsbrruHEw
Maitere Gallastegi Uribesalgo, erretiratua eta ostalari ohia:
https://youtu.be/0kaIqq61ULA
Iñaki Barrutia Arregi, erretiratua eta psikologo klinikoa:
https://youtu.be/bSK42cA1dYY
Aitor Isasa Aranburuzabala, ostalaria:
https://youtu.be/-Im6oUtBFvw