Merezi eta behar dugun eraldaketarako herri proiektua aurkeztuko dugu. Aitzindariak eta erreferenteak izan gaitezen berriz ere, justizia sozialean oinarritutako herri ekintzailea, plurala eta euskalduna komunitatean eraikitzeko. Bizi eta maite dugun Arrasateren alde bihotza jarrita lan egingo duen egitasmoa, udal eta foru erakundeen ateak herriari zabalduko dizkiona, gure herria norabide berrian jarriko duena.
Ekitaldian Maider Morras Azpiazurekin batera Arnaldo Otegi Mondragon eta Maddalen Iriarte Okiñenak hitza hartuko dute.
#EgingoDugu #BiziArrasate!