Azpiegitueretan ere fokua jartzen duen, baina hortik harago eraikitzen den eredua du hizpide Arrasateko EH Bilduk, herrian zehar kirola praktikatzeko aukera eta baliabide ezberdinak eskaintzeko asmoarekin. Norabide horretan, herriko kirol instalakuntza ezberdinen arteko konexioak, Musakolako Kiroldegi berri eta duina, herritar, oinez zein bizikletaz egiteko mendi ibilbideak, edota auzo eta adin guztientzako kirola nabarmentzen ditu besteak beste, aipatutako proposamenak.
Maiatzaren 4an Kirol Herria ezagutzen
Kirol Herria proposamena gertutik ezagutu eta EH Bilduko hautagaiekin zalantza eta ekarpenak partekatzeko, aurkezpen bisita egingo da ostegunean, maiatzaren 4an.
18:00etan ekingo zaio bisitari Monterron parkean, eta Musakolako Kiroldegiraino instalazio eta txoko ezberdinak izango dituzte hizpide proiektu integralaren nondik-norakoak gertutik ikusi eta ezagutzeko.