Bisita honetan, San Juan de Dioseko gazte eta nerabeentzako zerbitzu berriak eta etorkizuneko proiektuak ezagutzeko aukera izan dute, eta era berean, EH Bilduk erronka hauen inguruan dituen ikuspegia eta programan jasotzen dituen proposamen zehatzak ere partekatu dituzte. Horietako batzuk, EH Bilduk Udal Gobernuari azken 2 urteotan proposatu dizkio Arrasateko bizi-baldintzak hobetzeko asmoz, baina tamalez erantzuna negatiboa izan da beti.
Gaurkoa bilera oso positiboa izan da, ikuspegiak trukatu, eta batez ere elkarlanetik, Arrasaten osasun mentalaren esparruan dauden erronkei aurre egiteko aukerak badaudela ikusteko.
Zentzu horretan, Arrasateko EH Bilduk eskerrak eman nahi dizkio San Juan de Dioseko zuzendaritzari, gonbidatu eta ikuspegi eta proposamenak trukatzeko aukera emateagatik.