Kontzertuen artean bi musika talde arrasatear aurkitzen dira La Furia rap abeslaria eta Arkada Social taldea. Gaztelu plazan joko dute, lehenak 16:30ean eta bigarrenak 17:45ean. Azkenak jotzen Trikiteens taldea izango da 19:15ean.
Familia eta umeentzako gunea ere izango da Iruñean, Burgoen plazan hain zuzen. Bertan, “Gora bihotzak” umeentzako ikuskizuna izango da 16:00etan, eta ostean, umeentzako jolasak izango dira 17:15ean.
Egitaraua borobiltzeko, 13:30etatik hasi eta egun osoan zehar, kale animazioak osatuta egongo da. Bertan izango dira, besteak beste, Broken Brothers Brass Band, Buruhandi eta gaiteroak, Orreaga kantuz, trikitilariak edo eta Bolibiako dantzariak.
Manifestazioa Maite dugun herria lelopean
Golem zinemetatik hasita, “Maite dugun herria” lemapean egingo du EH Bilduk manifestazioa Iruñeko kaleetan zehar. Eguerdiko 12etan abiatuako den manifestazioan, Euskal Herria Bilduk, Aberri Egun honetan ere, DEMOKRAZIA eta BURUJABETZAren ikurra astinduko du. “Larrialdi klimatiko, energetiko, ekonomiko eta soziala bizi dugun garai honetan, gure erabaki propioak hartzeko eskubidea jarri behar ditugulako erdigunean”.
“Herri gisa, komunitate gisa, gauza handiak egin ditugu eta egiten ditugu egunero kooperatibagintzan, kulturgintzan, euskalgintzan, ekologismoan eta oro har, herrigintzan... Komunitate bat gara, gure herriarekiko konpromiso militante sendo eta nekaezina mantendu duena. Harro gaude gure herriaz, maite dugu gure herria. Etsipenari aurre egin eta aurrera egiten duen herria da gure aberria”.
Arrasatetik autobusak
Arrasatetik Iruñeara joan-itzulia egiteko autobus zerbitzua jarri du Arrasateko EH Bilduk. Goizeko 9:00etan aterako da Zalduspetik eta 20:00etan aterako da Iruñetik Arrasatera bueltan. Prezioa 10€koa izango da, eta izena eman beharko da Irati edo Taupa tabernetan, edo 644 29 85 87 EH Bilduren WhatsApp zenbakian.