EH Bilduk Herri Proiektua diseinatzeko lansaio irekia egingo du hilaren 23an

EH Bilduko kideok buru-belarri ari gara datorren ziklo munizipalistarako prestaketa lanetan. Besteak beste datozen urteetarako Arrasateko Herri Proiektua garatzen ari gara.

Horretarako ariketa kolektiboari ekin nahi diogu, ez dugulako politikagintza herritarron parte hartzerik gabe ulertzen. Horregatik, lan saio ireki bat antolatu dugu datorren otsailaren 23an, osteguna, 18:30ean Etxaluzen. 

Norbanakoen esperientzia eta ezagutza Arrasateren geroa eraikitzeko baliatu nahi dugu, eta denon artean EH Bilduren proiektua definitu. 

Bost ardatz hauek izango ditugu datozen urteetarako iparrorratz: 

  1. Erronka demokratikoa
  2. Berdintasunaren erronka
  3. Erronka ekosoziala
  4. Zaintzaren erronka
  5. Erronka kulturala

Ateak zabal zabalik daude proposamenak egin eta entzuteko. Ezinezkoa bazaio norbaiti lansaiora gerturatzea, arrasate@ehbildu.eus helbide elektronikoan bere ekarpena egiteko aukera izango du. Abante! Lortuko dugu! 



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak