Nola bozkatu 2023ko udal hauteskundeetan estatu espainiarreko herritartasuna ez badaukat?

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2023ko urt. 10a, 10:46

 
Espainiar Estatuko herritartasuna izan ez arren, hainbat baldintza betetzen dituzten herritarrek bozkatzeko aukera daukate. Besteak beste, Europar herrialde guztietako herritarrek eta Espainiako Estatuarekin udal hauteskundeetarako elkarrekikotasun akordioa sinatu duten herrialdeetako herritarrek bozkatu ahal izango dute. 

2023ko maiatzean Udal Hauteskundeak ospatuko dira. Hauteskunde  hauetan botoa emateko, beharrezkoa da udal-hauteskundeetako hautesle-erroldan
inskribatua egotea. 
 
Espainiar Estatuko herritartasuna izan ez arren, hainbat baldintza betetzen dituzten herritarrek bozkatzeko aukera daukate. Besteak beste, Europar herrialde guztietako herritarrek eta Espainiako Estatuarekin udal hauteskundeetarako elkarrekikotasun akordioa sinatu duten herrialdeetako herritarrek bozkatu ahal izango dute. 
 
Horretarako, beharrezkoa da:
 
  • Ohiko bizilekua duen udalerrian erroldatuta egotea.
  • Espainiako udal-hauteskundeetan botoa emateko borondatea adierazi izana.
  • 18 urte beteta izatea bozketa-egunean.
  • Estatu espainarrean legez bizi izana Europar batasuneko herrialdekoak ez diren herritarrak, beti ere elkarrikotasunezko akordioetan finkatutako urteak**
                  - Hiru (3) urte bozketa-egunean Norvegiako nazionalentzat.
                  - Hiru (3) urte Erresuma Batuko nazionaletarako eskaera egiten den unean.
                  - Bost (5) urte gainerako herrialdeetarako eskaera egiten den unean.
 
*Baldintza hau frogatu ahal izango da Polizia-Etxeak emandako bizileku-ziurtagiria aurkeztuz.
 
Honakoak dira elkarrekikotasun akordioa sinatuta duten herrialdeak:
 
Bolivia · Cabo Verde · Txile · Kolonbia · Korea · Ekuador · Islandia · Norvegia
Zeelanda Berria · Paraguai · Peru · Erresuma Batua · Trinidad eta Tobago
 
Bozkatzeko borondatea dagokion udalean egin behar da. 
 
Informazio osatua honako webgune honetan dago: https://atzerriko-bozka.ehbildu.eus/cere

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak