Etorkizuna badago, eta irabaziko dugu.

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2022ko aza. 19a, 17:47
Euskal Herriko beste kide batzuekin batera, Arrasateko EH Bildutik ere Ongizate Hitzarmena ezagutzera emateko eskuorri banaketa egin dugu. Herritarrekin aurrez-aurreko harremana egin eta  gaur egun bizi dugun egoera aldatzeko proposamena aurkeztu dugu. Bizi dugun egoera ez delako fenomeno meteorologiko bat, baditu erantzuleak: honaino ekarri gaituzten politikak. Politika hauen norabidea aldatzeko proposamena da Ongizate Hitzarmena. Badugu proiektua, motibazioa eta indarra! Etorkizuna badago, eta irabaziko dugu!
Deskargatu hemen Ongizate Hitzarmenaren dokumentua.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak