Herri Batzarra egingo du Arrasateko EH Bilduk datorren asteazkenean, urriak 26.

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2022ko urr. 19a, 14:22

Hitzordua 18:00etan izango da Bilgunean, eta Pello Otxandianoren parte hartzea izango da, EH Bilduko programa zuzendaria. Egoera politikoa aztertu eta 2022-2023 ikasturteko erronkei begira jartzea izango da bilkuraren helburua.

Herri Batzarrerako deialdia luzatu du Arrasateko EH Bilduk hau osatzen duten komunitateko kide eta lagunei. Hitzordu garrantzitsu honetan bi gai nagusi landuko dira: egoera politikoaren azterketa eta 2022-2023 ikasturteko erronkak. 


Koalizioaren erronka nagusienetako bat 2023ko maiatzean egingo diren Udal eta Foru hauteskundeak izango dira. Arrasateko udal politikek norabide aldaketa bat behar dutela iritzita, EH Bilduk udala berreskuratzeko duen helburu garbiarekin abiatzen du ikasturte hau. Horretarako, lehen urrats gisa kokatu du asteazkeneko Herri Batzarra.


Egun bizi den egoera politikoaz ere jardungo da, krisi energetiko, sozial eta ekonomikoari erreparatu, hausnartu, eta guzti honek Euskal Herrian eta Arrasaten duen eragina aztertuko da. Egoera iraultzeko estrategiaren eta kokapen politikoaren berri emateko EH Bilduko programa arduraduna den Pello Otxandiano izango da bertan.


Batzarra, alderdiak Pablo Uraga kaleko 8. zenbakian duen Bilgunean izango da, urriaren 26an, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak