Duela astebete hasi ziren gure herrian San Juan egunak betetzen zituzten kultur ekitaldiak eta lehenengo balorazioak egiteko eta entzuteko aukera izan dugu iadanik. Egitarau anitza izan da Arrasaten egun horietan zehar eta denek gorde dituzte gorde beharreko osasun eta babes neurri guztiak, bizi dugun egoera luze honetan herritarrak babesteko, beraz, gizarte moduan erakutsi dugu gauzak ondo egiteko ahalmena.
Baina lerro hauetatik, bereziki zoriondu nahi dugu, Arrasateko txosna batzordea. Herritar batzuen artean kezka sortzen zuen txosna terrazaren proposamena ondo landuta zegola berretsi da. Batzordeak berak planteatutako neurri zorrotzak, uneoro betetzea lortu dute, egun bakoitza eta gero gunea bera, batuta eta garbi egon zedila bermatu dute eta oraingoz behitzat, kexarik ez da jaso inongo bizilagunen partetik. Garbiketa zerbitzuak aurreikusi zutena baino garbiago aurkitu izan dute gunea, indarrak beste leku batzuetara bideratuz.
Beraz argi dagoena da, gazteriaren zati bati bere kabuz antolatu eta lana egiten utzi zaionean, nagusi askok baino askoz ere jarrera eredugarriagoak erakutsi dituztela.
Arrasateko EhBiduren aldetik, txosna batzordea zoriontzea tokatzen dela uste dugu, erakutsi duten gogoa eta erabakietan irmotasunagatik eta herrigintza zer den bakan batzuei erakusteagatik. Beraz bejondeizuela eta segi HERRIGINTZAN.