Gaur, hasieran baino komunitate zabalagoa eta anitzagoa osatzen dugu, eta aurrera begira ere bide horretatik jarraitu nahi genuke. Guztiongatik eta guztiontzat sortutako proiektua delako gurea.
Zentzu horretan, aurtengo ikasturtean inflexio puntu garrantzitsua izan nahi duen EH Bilduren II.Kongresu prozesua burutzen ari gara. Duela lau urteko kongresuan zehaztutako norabidean sakontzen jarraitzea da erronka: herri honentzako ezkerreko alternatiba gisa sendotzea, gure eskaintza politikoa eguneratzea eta komunitate politiko gisa hazten jarraitzea.
Arrasaten, ikuspegi bikoitzetik heldu nahi diogu erronkari, perspektiba nazionaletik eta lokaletik, guztion artean herri honek behar duen EH Bildu eraikitzen jarraitzeko.
Hori dela eta, hurrengo astean egingo dugun Herri Batzarrera gonbidatzen ditugu gure oinarri ideologikoekin bat datozen arrasatear guztiak:
EGUNA: martxoak 25, osteguna.
ORDUA: 18:30ean
FORMATUA: telematikoa
HIZLARIA: Maialen Iriarte
IZENA EMATEKO: arrasate@ehbildu.eus
EHBilduren kongresuko ponentzia politiko eta organizatiboa aurkezteko eta eztabaidatzeko eta herri mailan lantzen ari garen ildoaren berri emateko izango da Herri Batzarra.
Egoerak hala behartuta, modu telematikoan egingo dugu saioa eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Hala ere, edonork telematikoki konektatzeko zailtasunik balu jakinaraztea eskertuko genuke, EHBildutik horiei erantzuna emateko saiakera egingo baitugu.
Azkenik, afiliazio kanpaina martxan dugula jakinarazi eta Bilkide izateko gonbita egin luzatzen dugu, Euskal Herriak behar duen ezker independentista geroz eta zabalagoa, geroz eta anitzagoa, geroz eta eraginkorragoa izan dadin. Bilkide egiteko, hurrengo loturara jo: https://bilkide.ehbildu.eus/
OHARRAK:
- Batzarrean parte hartzeko hurrengo helbidean eman izena: arrasate@ehbildu.eus
- BEhin izena emanda bidaliko diegu izena eman dutenei bilera telematikoan sartzeko esteka.
- Datozen egunetan ARRETA GUNEA jarriko dugu martxan Bilgunean (Pablo Uranga 8):
EGUNAK:
- Martxoaren 18an 16:30etatik 19:30etara
- Martxoaren 19an 11:00etatik 13:00etara
ZERTARAKO?
- Kongresuaren inguruko zalantzak argitzeko
- Ponentziak paperean banatzeko
- Herri Batzarrean izena emateko
- Bilkidetze kanpainaren gaineko informazioa emateko eta tramitearekin laguntzeko