Arrasateko EH Bilduk bat egiten du herriko Mugimendu Feministak Abantoko bi emakumeren hilketa salatzeko kaleratu duen mezuarekin.

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2020ko mar. 13a, 10:42

Arrasateko EH Bilduk bat egiten du herriko Mugimendu Feministak Abantoko bi emakumeren hilketa salatzeko kaleratu duen mezuarekin.

Pandemia berri baten mehatxuak ikaratuta gaituen honetan, errealitate gordinak gizarte patriarkalaren aurpegirik bortitzena erakutsi digu beste behin ere, egunero-egunero mundu osoko emakumeei eraso egiten dien matxismo sistemikoaren ondorio hilkorrena. Horrenbestez, mugimendu feministak adierazi bezala, batu ditzagun den-denon indarrak, eta batu gaitezen den-denok borroka feministara, egungo sistema irauli eta emakumeak aske eta seguru biziko garen gizarte antolaketa berri bat eraikitzeko. Abanton eraildako bi emakumeak gogoan, oihuka dezagun ozen azkenak izan daitezela.   
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak