Emakume Txokoa Monterronera

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2019ko aza. 14a, 11:36

Gaur egun dagoen puntu beltzetik atera eta Monterronera ekartzeko 2020ko aurrekontuetan kokaleku aldaketa aztertzeko partida bat gehitzea eskatu diogu udal gobernuari.

Arrasateko EH Bilduko zinegotziok Emakume Txokoa Monterronen kokatzeko aukera aztertzea proposatu diogu PNV-PSOE udal gobernuari. Dena ondo, jauregia hutsik geratuko da urtebete baino lehen, Arrasate Musikal Juan Arzamendi Musika Etxera mugitzen denean, eta Emakume Txokoa hara leku-aldatzeko baldintza tekniko eta arkitektonikoak betetzen dituen aztertzeko une ezin egokiagoan gaude. Izan ere, gure proposamena Emakume Txokoak dituen zenbait beharri erantzutera dator: Ireki zenetik 16 urte pasatu direlarik, gaur egun erabiltzen duen espazioa txiki geratu da eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduera guztiak baldintza onenetan aurrera eramateko. Bestalde, zoko ilun batean dago kokatuta, herriko puntu ilun larrienetako  batean, eta horrek arriskuan jartzen du egunero zerbitzuko teknikari, garbitzaile eta erabiltzaileen segurtasuna. Hori guztia gutxi ez eta, garaia da berdintasun politiketan aitzindaria izan den Arrasatek jauzi kualitatibo bat emateko eta Emakume Txokoaren lanari ikusgarritasun eta gertutasun handiagoa emateak lagunduko luke horretan ere. 2020ko udal aurrekontua prestatzen ari garen honetan, ezin dugu aukera hori galdu. Ea denon konpromisoarekin lortzen dugun. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak