Hasiera txarra Arrasateko lehen bilkuran

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2019ko uzt. 15a, 21:31

Korporazio berriaren lehen bilkura izan genuen pasa den martitzenean eta PNV-PSOE Gobernuak garbi utzi gura izan zuen “hemen guk agintzen dugu” zortzi urratsetan:

Korporazio berriaren lehen bilkura izan genuen pasa den martitzenean eta PNV-PSOE Gobernuak garbi utzi gura izan zuen “hemen guk agintzen dugu” zortzi urratsetan: 

  1. - Bilera data komeni zaizunean jarri, oposizioko talde nagusiko bozeramaileak egun horretan ezingo duela egon jakinarazi eta aintzat hartzeko eskatu dizun arren. 
  2. - Zinegotzi liberatuen soldatak %20 igo kolpe batean, hilean 500€ gehiago bakoitzarentzat. 
  3. - Alderdi guztiak ordezkatuta dauden Batzorde iraunkorren maiztasuna murriztu.
  4. - Alderdien asignazioak jaitsi oposizioa ekonomikoki itotzeko.
  5. - Zinegotzi ez liberatuen dietak mugatu. 
  6. - Korporazioa ordezkatuta dagoen organo kolegiatu eta erakundeetarako izendapen guztiak akaparatu.
  7. - Oposizioko bozeramaileei errespetu falta erakutsi eta hitz egiten ez utzi, horretarako mahaia kolpatzen hasi behar baduzu ere.  
  8. - Oposizioko kritikei kontu pertsonalekin kontraeraso, zure ikuspegia defendatzeko argudiorik ez duzula jakinik.

 

PD:  Ironiak ironia, jakin bezate PNV-PSOEk, zein gugan sinetsi zuten 4103 arrasatearrek, bidea harri-koskorrez bete arren, gogor egingo dugula lan, Arrasatek Udalgintza justu, euskaltzale, feminista, ekologista eta humanoagoa izan dezan.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak