Gazte ekitaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2019ko mai. 19a, 21:18
Jai giroan eman genien ikusgarritasuna gazteen beharrei.

Egun berezia izan zen atzo Arrasateko gazteentzako. EHBilduk antolatutako ekitaldia izan zen Taupako arkupeetan , euria eta hotzari aurre eginez.  Arrasateko gazteek beraien izaerarik alai eta musikazaleena atera zuten. Kontzertua hasi aurretik Nerea HernandezEH Bilduko zerrendan hirugarren doan gazte arrasatearrak hitza hartu zuen.Gazteek gurasoen etxetik alde egiteko dituzten zailtasunak, Kulturaten ikasteko dagoen toki gabezia, lan baldintza prekarioak, kirola egiteko gune aproposak izatea, mozal legearen aplikazioa, txosna batzordeari jarritako isunak… gogoan izan zituen.Eta guzti honi irtenbidea emateko ezinbestekotzat jo zuen Maider hurrengo alkate izatea.

Behin hitzartzea amaituta, Hodeiek, Arrik, Kaiserrek eta Salak kontzertua eskaini zuten bertaratu zirenen gozamenerako eta bost abesti jo zituzten zein baino zein ezagunagoak. Azken abestia Arrasaten ia ereserkia bilakatu den “you ll never walk alone, Mondra” kantatu zuten, Maider Morras ere oholtza gainera gonbidatuz eta denek batera kantatuz.

Ostean, Maiderrek lau urte hauetan herriak galdu duen giroa nabarmendu zuen. “Ez da posible Arrasatearrak kanpoko herrietara Joan behar izatea parranda botatzeko, gure herria beti izan da parrandazale eta alaia” esan zien ikusleei. Nerea Hernandez EH Bilduko hautagai gazteak aurretik aipatu bezala, Maiderrek ere gazteei adierazi zien entzungo dituzten pertsonak behar direla udal gobernuan, gazteei ikasteko tokiak eskainiko dizkiena, gaztetxeak behar dituen konponketak egiteko prest aurkituko dena, mozal ordenantza deuseztatuko duena, oro har, Arrasate gazte, euskaldun eta feminista bat sortuko duena. 

Horretarako datorren iganderako gazte bozka EH Bildurentzat eskatu zuten oholtza gainera igo ziren hizlari eta partaideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak