Herri segurtasun politika komunitario bat ezarriko dugu, hiru ardatzetan oinarrituta: prebentzioa, bitartekotza eta Udaltzaingo eredu berri bat.
Horretarako:
Udaltzaingoaren langile taldea handituko eta espezializatu, lan poltsa propioa baliatuz horretarako. Besteak beste, Auzoko Udaltzainak.
Udal Bitartekaritza Zerbitzua martxan jarri.
Prebentzio eta esku-hartze komunitariorako Elkarlan Mahaia eta Udal Zerbitzua sortu.
Bazterkeriari aurre egiteko programa sozialen aurrekontua handitu.