Musakolako kiroldegia egitearekin batera, herri osoa eta herritar guztiak aintzat hartuko dituen azpiegitura sarea sortuko dugu.
Gure proposamenetako batzuk:
Musakolan kiroldegi berri bat egin eta Iturripen kirol aukera berriak sortu: gimnasioa, kantxa...
Auzoetan (San Andres, Txaeta, Santamaina...) adinekoentzat erabilera anitzeko gimnasioak ireki eta gazteentzat gaur-gaurko espazioak sortu: boulder, pumptrack, parkour...
Bidegorri sarea bukatu eta mendi ibilbideen sarea garatu, Etxezarretan lehentasunez.
BTT zentro bat egiteko urratsak ematen hasi, Udalarenak diren lur eremuetan