Arrasateko denda zein dendariei balioa eman nahi die EH BILDUk. Euren lana aitortu, denden garrantzia aintzat hartu eta komertzio txikiak herriko bizitzarako ezinbestekoak direla gogoratu. Kaleak ez lirateke berdinak denda gabe, gure bizi kalitatea jaitsiko litzatekeelako. Denden gertutasuna, kontsumo arduratsua, harreman komunitario espazioa, babesa... aipatzearren.
Arrasateko ekonomia sustatzea ere bada herriko denden alde egitea, lanpostu iturri garrantzitsua baitira. Horregatik, EH BILDUk beste urte batez kanpaina abiatu du bideo batekin denden inguruan sentsibilizazioa areagotzeko eta ildo berean doa urtean zehar egin ditugun ekarpenekin. Esate baterako, Udalari auzoetako komertzioentzat plan espezifikoa eskatzearekin.
Gogoratu, tokian toki herri handi!