Arrasateko EH BILDUk zoriondu nahi ditu euskaraldian parte hartu duten 3.897 partaideak. Guztira, 2.926 ahobizi eta 971 belarriprest egotea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Esan nahi du 16 urtetik gorako arrasatearren %20 inguruk hartu duela konpromiso sozial eta linguistiko honetan parte. Hori dela eta eskerrak eman nahi dizkiegu hau posible egin duten norbanako, merkatari, eragile, enpresa eta udal langileei. Orain, aurrera begira, erronka ere izan badugu: jarraitzea hizkuntza ohituren erabileran aldaketak sartzen, Arrasate euskaraz bizi dadin. EH Bildu, horretarako bizi eta prest dago