Parte hartze deia Azaroaren 25eko ekitaldietan

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2018ko aza. 23a, 11:34
Azaroaren 25eko ekitaldiei atxekimendua adierazi nahi du Arrasateko EH BILDUk.
Mezu honen bidez jakinarazi nahi dugu azaroaren 25a dela eta antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko deia egiten duela Arrasateko EH BILDUk.
 
Bereziki, dei egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak eta Pottogorriak taldeek igandean 19etan Seber Altube plazatik abiatuta antolatu duten manifestaziora  "Injustizia patriarkalen gainetik saretze feminista" lelopean. Gure bizitzen balioa aldarrikatzera joango gara, isiltasun konplizeak eta emakumeei ez sinestea salatuz.
 
Berton elkar ikusiko dugulakoan,
 
Arrasateko EH BILDU.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak