Aste erabakigarria da Europar Parlamentuko hauteskundeen hautagaia aukeratzeko orduan. Bi hautagai daude EH BILDUko zerrendaburu izateko, Lorena Lopez de Lacalle eta Josu Juaristi.
Biek eztabaida izango dute azaroaren 21ean, 19etan, eta streaming bidez ikusteko aukera izango da helbide honetan: https://studio.youtube.com/channel/UCbL7d4Gubav2tnardHApS7Q/videos/live .
Bestalde, bozketa egiteko astean gaude. On-line egiteko aukera egongo da http://elkarrekin.ehbildu.eus helbidean. Bozketa egiteko datak azaroaren 23, 24 eta 25a izango dira.
Bozketa presentziala egiteko aukera larunbatean, azaroaren 24an, egongo da goizeko 10etatik 13ak arte Pablo Uranga 8an den Bilgunean.
Gogoratu beharra dago botoa eman ahal izateko inskribatuta egon behar dela. On-line inskribatzeko http://elkarrekin.ehbildu.eus helbidean da aukera. Presentzialki botoa emateko orduan, bilgunean bertan inskriba liteke momentuan.
Eskerrik asko.