Gaitzespena eta elkartasuna Udal bilkuran gertatutakoagatik

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Arrasate 2018ko aza. 13a, 15:44

Udal gobernuko kargu baten kontra jarritako salaketa dela eta, Udalbatzaren azkeneko bilkuran gertatutakoaren ondoren, Arrasateko EH Bilduren udal taldeko kideok honako hau adierazi nahi dizuegu herritarroi:

1. Gogor gaitzesten ditugula Oscar García zinegotziak Udalbatzako bi hautetsiren aurka jaurtitako difamazio, irain eta mehatxu pertsonalak. Gure elkartasun eta babes osoa daukate.
2. Ez ditugula inondik inora onartzen EAJko bozeramaile Anuska Ezkurrak, salaketaren berri izan zenetik gaurdaino, bere alderdiak izandako utzikeria zuritzeko eman zituen azalpenak, errealitatearen manipulazioan oinarritu zituelako.
3. Erabat salatzen dugula Maria Ubarretxena alkateak bilkuran erakutsitako jarrera arduragabea, isiltasun konplizez baimendu eta babestu zuelako Garcíaren jokabidea. Dena omen da zilegi bere gobenuari gehiengoz agintzeko ahalmena ematen dion bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak