Baina bidea ez dugu bakarrik egin nahi. Gure alkategaiaren aukeraketa, berekin batera aurkeztuko direnen zerrenda, udal programa… EH BILDUrengandik gertu sentitzen zareten guztiokin adostu nahi ditugu. Alegia, zuekin batera erabaki Arrasaterentzat nahi dugun etorkizuna.
Prozesu bat ireki dugu zuen parte hartzea errazte aldera. Baina horretarako beharrezkoa da prozesuan izena ematea. Gonbidapen zuzena egiten dizuegu, hortaz. Eman izena, eman iritzia eta izan eragina Arrasateren etorkizunean.
NOLA EMAN IZENA?
elkarrekin.ehbildu.eus-en erregistratuta.
644 29 85 87 whatsapp zenbakira idatzita.
arrasate@ehbildu.eus helbide elektronikora idatzita.
Aurrez-aurre:
Azaroak 13, asteartea, 18:00-20:00 Seber Altuben
Azaroak 12 eta 14, 10:00-12:00 BILGUNEAN (Pablo Uranga, 8 behea)
Azaroak 8 eta 15, ostegunak, 18:00-20:00 Arbolapetan
Zurekin, elkarrekin, bagoaz aurrera.