Udaberrian eginiko batzarraren bigarren buelta izango da. Erantzunak emateaz gain galdera, iradokizun, proposamen berriak egiteko aukera izango da.
Udaberrian burutu zen Musakolako herri batzarra. Bertan, herritarrak entzun ostean, galderak, gestioak eta proposamenak egiteko konpromisoa hartu zuen EH BILDUk. Behin horien erantzunarekin, kudeaketa horren berri emango zaie musakolatarrei. Horrez gain, proposamen, iradokizun edota galdera berriak egiteko aukera izango da.
Hitzorda azaroaren 5ean izango da, astelehenez, 19etan Musakolako Jubilatuen Etxean.