“ROBERTO, ZAPA ETA EMILI 40 URTE JUSTIZIARIK GABE”
Aurten, azaroaren 15ean, betetzen dira 40 urte Roberto, Zapa eta Emili polizia espainiarrak hil zituela. Gertaera hura oroitzeko eta justizia egin gabe dagoela salatzeko Arrasateko EH BILDUk batzarra deitzen du urriaren 23rako 19:30ean Pablo Urangako bilgunean. Helburua litzateke ekitaldia antolatzea ahalik eta era zabal eta parte-hartzaileenean. Interesa duen orok izango du atea zabalik. Milesker.