Zorionez, Espainiako Kontu Auzitegiak errugabe jo ditu biak, erraustegia gelditzea ez zela delitua izan ebatziz.Are gehiago, Kontu Auzitegiak berak ebatzi du Intxaurrandieta eta Errazkinen erabakiak kalte ekonomiko handiago bat ebitatu zuela, errauskailuaren proiektua desproportzio hutsa zela aipatuz.
Ainhoak eta Iñakik, agintera iritsi, EH Bilduk bere programan agindutakoa jarraitu eta bozkatzaileekin hitzartutakoa bete besterik ez zuten egin.
Emandako hitza betetzea, herritarren ongizatea lehenestea eta ingurumena zaintzea zigortu nahi izana onartezina da.
Salaketa honekin, Ainhoa eta Iñaki zigortzeaz gain, enpresa handietako negozioetatik at herritarren interesen mesedetan politika egitea baldintzatu nahi izan duzue, beldurra sortu nahi izan duzue baina Jose Luis Otamendik, Azpeitian Ainhoa eta Iñaki babesteko ekitaldian esan bezala: “ahantz ez dezagun badela hemen eros ezin daitekeen jendea, eta saldu ezin daitekeen herri bat”.
Ainhoa eta Iñaki, mila-mila esker mehatxuen aurrean erakutsitako duintasun eta konpromisoagatik. Zuen eredua jarraituz, zintzotasunez eta herritarren alde lanean jarraituko dugu!!!