-Uribarri-Loramendiko TAO edo OTAren inguruan salatu genuen froga gisa jarritako zerbitzuari buruz 0 hausnarketa egin duela EAJk. Herritar, dendari eta enpresen ekarpen asko daude erantzun gabe. Bada garaia gaiari hobatzeko eta zerbitzua hobetzeko, interes elektoral hutsagatitk dago geldi eta.
-SPRIrekin Aprendizena eraikina dela eta eginiko hitzarmenaren aldaketan abstenitu egin ginen. SPRIk lotsagarriki jokatu izan du Arrasaterekin azken urteotan.
-Ordenantza fiskalen auzian altxa egin ginen botoa emateko orduan oposizio osoarekin batera. Edukian sartuta ez gaude zergak eta tasak izoztearen aurka, baina prozedura benetan negargarria eroan du EAJk iaz lortutako akordio guztien aurka. Gehiengo osoaz baliatzen dira lotsagabe.
-Adierazpen instituzionala onartu zen gure hainbat ekarpenekin memoria feminista eta herrian emakumeen bisibilizazioa bultzatzeko.
-Udal langileen soldaten KPIaren eguneratzea onartu zen aho batez.
-Entzun genituen (eta landuko ditugu) herritarren 3 ekarpen. Isuri industrialak, Arizmendiarrietaren lagunen eskaera Arizmendiarrietaren koadroa jartzeko pleno aretoan eta etxez etxeko langileen eskertza.
Plenoare bideoa ikusteko www.goiena.eus -en eskegiko dute hurrengo egunetan.