Zine zerbitzuko lizitazioa “desierto” geratu dela jakin berri dugu. Horren ondorioz zinea ez da gutxienez urtarrila arte egongo; ludotekaren kasuan gauza bera pasatu arren martxan jarraitzea lortu da.
Kontratazio publikoan, zerbitzu bat lizitatzeko, prozedura administratiboak daude, batzuk besteak baino luzeagoak. Aipatutako zerbitzuei dagokionez 2/3 hilabeteko prozedura behar izaten da lizitatu eta kontratua sinatzen den arte. Horren aurretik, pleguak (baldintzak) prestatu behar izaten dira.
Ludoteka zein Zine zerbitzuak, egonkortuak dauden zerbitzuak dira, ezagutza sakona dutenak eta aldaketa gutxi eduki dituztenak azken urtetan.
Orduan, zergatik itxoiten da azken momentu arte prozesua martxan jartzeko? Kasu honetan enpresa lizitatzaileen akats bat izan da baina… edozein kasutan, denborarekin beti limitean ibiltzeak horrelako ondorioak ekarri daitekeela argi dago.
Gure uztez oso garrantzitsua da garaiz egitea aipatutako prozesuak, horrelako gertakariak pasatzen badira berriro lizitazioa martxan jartzeko denbora egon eta zerbitzua eten behar ez izateko.
Ez dakigu baliabide falta edo antolakuntza falta den baina onartezina da zine zerbitzua martxa ez jartzea. Beste aldetik, gero eta herritar gehiago etortzen zaizkigula Udalaren funtzionamenduaz kexaka, zerbait aldatzeko beharra dagoela uste dugu.