E8tik E5era

Erabiltzailearen aurpegia Enrike Gorrotxategi 2016ko mai. 27a, 00:00

Orain dela bi urte, E8an izan ginen, hainbeste herritar elkartu zituen giza katean.

Orain, ekainaren 5ean, E5ean, berriz ere kalera aterako gara; baina, oraingoan, aldamenekoaren eskuari heldu beharrean, boto bat izango dugu eskuan gure etorkizuna lantzen joateko.

Duela bi urte, biharamunean, E9an, ez ginen independente esnatu, eta ekainaren 6an ere ez gara independente esnatuko, baina, ameskerietan ibili gabe, gure ametsetik gertuago izango gara. 

Izan ere, beste hark esaten zuenez, "zenbat eta gehiago saiatu, besterik ez, baina helburua lortzetik gero eta gertuago egongo gara".

Beharbada, ez zinen E8an erabakitzeko eskubidearen aldeko kate hartan izan. 

Orain, baina, galdeketan parte hartzeko eskubidea izango duzu. 

Ez da galdeketa ofiziala izango, baina zure eta nire iritzia ezagutzeko balioko du, baldin eta parte hartzen baduzu. 

Nik parte hartuko dut.

Eta, gero? Ba, behin ikasita denon artean gauzak erabaki ditzakegula, galdeketa nolabait ofizial bihurtzeko lanean jarraitu beharko dugu, eta, zenbat eta jende gehiago saiatu bide horretan, orduan eta gertuago izango dugu helburua: guztion artean erabaki ahal izatea gure etorkizuna.

Ordura arte, bidelagun nahi zaitugu. E5ean, etorri eta bozkatu.

---------

Enrike Gorrotxategi

Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak