Osasun larrialdi honen baitan garbi frogatu da zein beharrezkoa dugun naturarekin galdutako harreman hori berreskuratzea eta zein aproposa den herritar guztien eskura azpiegitura berdeak eta aisialdirako espazio irekiak izatea. Zoragarria izaten ari da ikustea hainbeste gaztetxo eta heldu udalerriko txoko ezezagunak aurkitzen.
Zer esanik ez mendi bizikletaren kasuan. Norbanako batzuek, beren izerdiaz, guztion gozamenerako bidezidor ezin hobeak sortu dituzte. Etorkizunari begira, mendi bizikletak eta trailak ekarri diezazkiguken aukerak handiak eta albora ezinak iruditzen zaizkit, bide batez, turismoari bultzada bat emateko.