Kontraesana

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Fernandez 2019ko urr. 20a, 00:00

Batzuoi egozten digute, kontraesanez beteta egonik, gure utopien bidea jarraitzen ez dutenekin zorrotzak izatea. Argi dago gizartea eraldatzeko, nagusitasun morala baino gehiago, kritika eta aldaketa txikiak onartzea eta bakoitzak bere etxean eragitea funtsezkoak direla. Egungo kontsumo eta bizi ohiturek inpaktu zuzenagoa dute, gainera, alderdi bat bozkatze hutsak edo Salvados ikusteak baino.

Era berean, kobazuloan eta astoarekin bizi ez garenok ezin dugula ezertaz iritzirik eman iruditzen zait batzuetan, berdin kritikatu baina ezer eraldatu nahi ez duten ikasiak ugaltzen ari diren bitartean. Berez, statu quo-a onartzea joera nagusia bihurtu da, orokorrean eta salbuespen gutxi batzuekin, dagoenarekin konformatzea, eroso.

Hala ere, asteotan Kataluniaz asaldatu egin gara, hau antidemokrazia! Marka da gero, gurean nola jarraitzen dugun erabakitzeko eskubidea ez onartu, edo urtean behin aldarrikatu arren, praktikara eraman nahi ez dutenen gobernu itun bati babes zabala ematen. Hau bai kontraesana!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak