Baina gurean, etxean bi edo hiru ibilgailu izatea normalizatuta dago, zaborrak tratatzeko errauskailua konponbidetzat eman dugu eta mugikorra kargatzeko kable bat erosteko Gasteiz da lehen aukera. Umeekin ere, zebra-bideak igarotzea arriskutsua den herri honetan, Gabonetako argiekin konponduko ditugu segurtasun eta komunitateko arazoak. Aurki, gainera, Mediterraneoko kanpin itxurako igerileku berriak izango ditugu, Arrasatearrok ur epeletan bainatzea merezi dugulako.
Masifikazioren eta esklusibotasunaren erdian bizi nahi dugu, gasolina eta plastiko artean, bata zein bestea jasanezinak direla jakingo ez bagenu bezala.