Azalkeriatan

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Fernandez 2019ko ots. 15a, 07:50

Boterean daudenek ondo asko dakite zer-nolako azalkerian eta indibidualismoan bizi garen.

Itxurakeria, erosotasuna eta kontsumo ahalmena lehenesten dira gizartean. Horregatik eta horretarako, titularrekin eta informazio partzialekin eragiten dituzte iritziak, jarrerak eta beharrak. Azalkeriaren aro honen neurriko albiste eta politika hutsalak ez dira halabeharrez sortzen, eta beldurrean oinarritzen dira. Honenbestez, ondo planifikatutako agenda mediatiko eta politikoa dugu, hutsune eta interes ikaragarriak estaltzeko. Gure artean dauden pisuzko hainbat gaik, ezberdin onartuak edo korapilatsuak izanik ere, zenbaiti kezkatu egiten gaituzte. Besteak beste, hezkuntza integral eta publiko bat, berdintasuna, ingurumena… edota immigrazioa, teknologia berriak... gure artean geratzeko etorri dira.

Gure esku dago ahalik eta azkarren eta modu egokienean gaiei heltzea, positibo eta guztiontzat aberasgarri bilakatzeko, arduraz jokatuz. Errazena erosotasunean murgiltzea eta arinkeriaz jardutea litzateke, baina gaur bideratzen ez ditugun gaiak biharko arazo izango ditugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak