Ahaztu zaio aitortzea "soberanotzat" jotzen duen hori herritar guztien diru eta eraikinei esker garatzen dela. Eta ez daukat arazorik horrekin, hezkuntza sistema heterogeneo baten sinesten dudalako, non ikastolek, baso eskolek, kristau eskolek edo herri eskolek lekua izango duten. Herritik eta herriarentzat, tokian tokikoak. Hori bai, finantziazioa eta kontrola publikoak dituen sarea, ikasle eta irakasle guztientzat sarbide baldintza berdinak bermatuz. Eta garrantzitsuena, inor atzean utziko ez duena.
Izan ere, asko kezkatzen nau egungo sistemak ahalbidetzen duen segregazioak, are gehiago Jaurlaritzak honen aurkako herri ekimen legegileari ezetz esan berri dionean eta gaur egungo argazkia betikotzeko legea onartzear dagoenean. Horregatik, hainbat arduradun ekonomia sozialaz eta arazo sozialez hizketan dabiltzanean, ez dakit sozioen ekonomiaz edo zertaz ari diren.