Segregazioaren arazoa areagotuz joan da gure artean. Eta denon artean, erantzukizunez eta elkarlanean, buelta eman behar diogu horrek dakartzan klasismo eta arrakalak saihesteko. Gainera, iraganeko hainbat mamu antzematen ari garen garai honetan, beste ezer baino gehiago behar ditugu hezkuntza indartsua eta gizarte kohesioa. Helburua ez baita robotikan doktoreak bilatzea soilik, hezkuntzaren zentzurik zabalenean, gaur egungo errealitatean bizitzeko tresnak emanez, errespetuan, osasunean, jasangarritasunean eta, nola ez, zoriontasunean, haur eta gazte guztiak ahalduntzea da.