Begirunetik errespetura

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Fernandez 2017ko mai. 26a, 08:27

Borroka askotan ohikoa da indarreko estatusetatik, ahulagoak eta baztertutakoak ez ulertzea, baita mesprezatzea ere.

Demagun mundua bere neurrira egina duen gizonaren kasua edo gaztelaniaz bakarrik dakien horrena. Askotan ez dira besteen arazoak ikusten, sentitzen, eta, ondorioz, kaltetuen aldarrikapenak gutxiesten dira. Batzuetan, enpatia hori izatea ez da samurra, baina beharrezkoa da benetako normalizazioaren bidean.

Asteotan, txirrindulari ugari zendu da errepideetan eta oihartzun handia izan dute istripuek, hemen ere gaitz bat dugula azaleratuz. Une latz hauetan, ordea, sentsibilizazio kanpainak abiatu ahala kontraerasoak agertu dira, momentuz kanpo, nire ustez. Atera dizkigute txirrindularien trapu zikinak. Ez dut esango txirrindulariek ez dugunik arau-hausterik egiten, badugu eta zertan hobetu. Baina entzuten ditudan iruzkin askok matxismo garratzena gogorarazten didate, Jose Luis Torrenteren pentsamolde hori: errua gurasoena da, urdangak bezala janzten dituztelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak