Bide batez, akabo inprobisazioa eta konfrontazioa. Zertarako birziklatu, benetako garapena baldin bada balorizazio energetikoa? Horrela deitu diote, bai, zaborra erretzeari.
Atez atekoaren aurka sublebatu zinetenok, txerrikeriarik eta inposiziorik gabe birziklatzea nahi zenutenok, zergatik ez duzue orain txipdun 5. edukiontzi miragarria Gipuzkoa osora zabaldu dadila exijitzen? Zergatik ez duzue errauskailua inposizio bezala ikusten edo konponbide bakarra dela zalantzan jartzen? Horren burugabea al da pentsatzea errauskailua eraiki nahi duten enpresei ez zaiela interesatzen gipuzkoarrok birziklatzea? Orain ez duzue kantzerigenoa dela sinisten, atez atekoarekin arratoi inbasio bat izango genuela sinistu ondoren?
Jakina, arazoak ez badaude gure muturren aurrean edo ez badigute ipurdia mugiarazten, guri bost!
Beno, Jordi Evoleren programa bertan behera utziko dutela Whatsappez jakitean, orduan ere sumintzen gara...