Gero beste lagun batekin... Etxera oinez etorri eta astelehenera arte ez nuen bizikleta faltan bota. Ez da lehen aldia... Hau burua hau! Aitortuko dut, gainera, giltzarrapo barik ibiltzen naizela sarri.
Malasiako hotel baten lo egonik nire logelan sartu eta motxila osoa lapurtu ondoren edo Kolonbian laban bat lepoan jarri zidatela aintzat hartuta, nola ez dut bizikleta giltzarrapoz betetzen eta gauetan etxeko atea giltzaz ixten? Ba nahiago dudalako bakean eta lasai bizitzea, bost urtean behin bizikleta bat galdu arren, mesfidantzaz bizirauten ibiltzea baino.
Beldurrak bere funtzioa du, noski, baina neurririk hartzen ez bazaio, kontsumismoa areagotzeaz gain, pertsona okerragoak bihurtzen gaituela uste dut. Zenbat gauza erosten ditugu, badaezpada? Zenbat politika injustu onartzen dira gure ondasuna babeste aldera? Baliteke hau publikatzerako, Trump izatea presidente, horrelakorik ez litzateke inoiz gertatuko beldurraren fenomenorik gabe.