'Zuhaitzak'

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Fernandez 2015ko abe. 19a, 12:00

Zuhaitzek basoa ikusten uzten ez dutenean.

Zaborra 426 milioi euroko erraustegi baten desagerrarazteari irtenbidea deitzen diote eta Europako birziklatze mailarik altuenetan jarri gaituen sistemari, arazo larria. 5.000 milioi euroko abiadura handiko tren bat eraikitzeari garapena eta zuhaitz bat aukeratzeari, parte-hartzea

Gerra Zibileko biktimak kontuan hartzen ez dituen txostenari Memoria Historikoa eta Udaleko batzorde informatzaileetan ahorik ez zabaltzeari, herritarren alde lan egitea. Arrasate pasealekuan adostutako proiektu bat gauzatzeari inposizioa eta ia aldaketarik egin gabe bukatu eta argazkia ateratzeari, bizilagunei entzutea.

Kanpaina mediatiko bortitzek euren fruitua ematen dute eta mila aldiz errepikatutako gezurra egia bihur daiteke. Baina, azken finean, argazkien atzean lana beharko luke, arazoen aurrean ardura eta egitasmoetatik tiraka, herritarron parte hartzea. Gabonetako bonbilla liluragarri horiekin ez dute argituko Azoka berria egiteko kokaleku posibleen artean gaur egungoa ez egotea, hau da, udal teknikari, herritar eta eragileek dagoeneko landu eta adostutako proiektua baztertu izana.

Itxuren, erosotasunaren eta titularren atzean miatzera gonbidatzen zaituztet, jarraitu dezagun kritiko izaten eta galdetu, adibidez, nork aukeratu duen Gorostizakoa izatea estali beharreko parkea eta ez beste bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak