Ezkutuko lanetan

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Fernandez 2015ko urr. 16a, 08:51

Azken urte hauetan asko hedatu dira zenbait kirol proba: triatloi, mendi martxa, korrika, bizikleta... formatu herrikoi zein lasterketak.

Batzuek ez dute ulertzen lehiakortasuna, proba herrikoietan ere izaten dena... Besteek sofatik, korrika koldarrek bakarrik egiten dutela... inori kalte egiten ez dioten bitartean? Beno, badira erlojuari begira gelak lurrera botatzeko erreparorik ez duten txerriak...

Osasuntsuak dira, dibertigarriak, eta lagunartean eginda, ezin hobeak! Gainera, ingurumenaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen digute. Moda eta kontsumismo puntuak izan arren, hedabide nagusietan ez ditugu aurkituko, zoritxarrez. Adintzen ari naizelako, akaso, gero eta lagun gehiagok praktikatzen dituztela ikusten dut, eta, atsegin handiz, kontu bat goraipatu nahiko nuke: antolaketa lanetan dagoen partaidetza eta elkarlana. Arrasaten Aiba!, Mondran Bike... inguruan Aloñakoa, EskoExtreme, Gabez Takarraran... eta beste proba asko. Gutxi balira, Arrasateko Enduro Lasterketa eta Udalatx Mendi Lasterketa arrakastatsuak estreinatu berri dira. Proba bakoitzak bere ikuspegia duen arren, adin eta maila guztientzako formatuak ez ahaztea eskatuko nuke; are gehiago, emakumeak animatzea. 

Hemendik eskerrik beroenak eskuzabaltasun osoz eta lan ikaragarria eginez proba horiek antolatzen dabiltzan guztiei, zuek bai ereduak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak