Altruismoaz

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Fernandez 2015ko mar. 8a, 00:00

Ekintzailetasunaren eta altruismoaren gaian sakonduz...

Ikasle nahiko alferra izandakoa naiz, besteen kontura lanean ibilitakoa, taberna bat hartu eta poltsikoak bete zituen ekintzailea, kooperatibista.... Orain kirol elkarte bateko lehendakaria naiz, lehen aldiz irabazi asmorik gabeko lanetan. Argi dudana da osasunean okerrera egin dudala. Ardura pertsonalak baztertuz, lanean, etxean... Azkenaldian kirola egiteari ere uzten nabil, nazkatuta! Leun esatearren, soldatapean dauden batzuek haien lana hobeto egin dezaketela uste dudalako. Arrasateko kirolak eta kirol instalakuntzek norabide eta hobekuntzak eskatzen dituzten une honetan, asko dira gure aisialditik, lanpostuek utzitako denboratik edota familiari kendutako arduratik ateratako esfortzuak eta proposamenak. Hutsean geratzen direnak, erantzun barik. Askotan ez da diru kontua izaten, jarrera kontua baizik.

Batzuek uste dute, euren burua justifikatzeko, agian berekoikeria hutsagatik edo ezjakintasun esanguratsu bategatik kasurik onenean, zenbaiten lanaren atzean interes ekonomikoak daudela beti. Baliteke altruismoa zer den gogoratu behar izatea, baina ez daukat lerro hauetan horretarako tarterik eta nire asmoa ez da inoren txaloak jasotzea. Eskerrak, beste saltsa batzuetan ere sartuta, inguruan mota askotako ekimen, elkarte eta arduradunak ditudan, beharrezkoak, miresgarriak eta inspiratzaileak. Horregatik jarraituko dugu, kirolak, herriak, merezi dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak