... eta txundituta bueltatu nintzen: "Hemen bezain ondo ez da inon bizi", ez nuen berriz esango. Kontsumismoa bizi kalitatearekin nahasten dugu. Hura izan omen zen ikasgaia... Hala ere, hemen bota nituen erroak, kooperatiban lanean hasi, etxea erosi, kirolari amorratua bihurtu... Orain parrandetarako dirua goi mailako kirol materialean xahutzen dut. Azken bidaia oparoa izan da. Lagun bati alforjak eskatu eta aitaren bizikleta astunarekin Granadatik Almeriara joan naiz Alpujarretatik. Menditik, patxadaz, baina izerdi ederrak botaz! Eta hara non topatu dudan nire paradisua! Asiako ur gardenik ez dut behar izan, ezta Bolibiako 6.000 metroko mendirik edo Caribeko hondartza ikusgarririk. Berriz ere prisak gainetik kentzea behar nuen, besterik ez. Telefonoa itzaltzea, nire burua entzutea eta inguruaz gozatzea. Txoriak nituen lagun goizetan, eguzkia zein paisaia paregabeak eguerdian eta tapa itzelak iluntzean.
Baina nire inkoherentziei jarraiki, Orbea Monegrosera joan nintzen bueltan; 6.700 partaide! Bizikleta ultrarinak, lasterketa, banderak.... Nazkagarria benetan. Bill Nyeren hitzak gogoratuz: "Zerbait gaizki dago bizikleta estatiko baten ibiltzera gimnasiora kotxean dioan gizarte baten".