... Nokia sinple horietako bat erosteko asmoa nuen, baina inkoherentziaz beteta nagoenez, auskalo...
Uste dut Olentzerok, musu truk ematen omen diren smartphone horietako ugari banatzen jarraitu beharko lukeela, nahiz eta konfiguratzeko oso zailak diren. Hala, Gabon berezi hauetan elkarren artean liskartu beharrean Whatsapp bidez bidalitako txiste eta ergelkeriekin alaituko dugu giroa.
Hala ere, posible da Milar Elkoroko mauketan erositako telebista piztu eta Gran Wyomingen ustelkeria komeriekin sututa, krisiaren errudunak salatuz (ni ez) afalorduak eztabaida bizian bukatzea.
Niri behintzat ospakizun hauetan etxean isilik eta txintxo egotea komeni zait, bestela amak Gabon Gauean afaltzeko Dia berri horretako kroketak jarriko dizkidala esan dit eta aizu, nik Mercadonakoak nahiago ditut! Lekutan dagoen Azoka Plaza horretan erosteko moduan daude ba gaur egun gauzak...
Zertan ari dira bien bitartean munduko gaitz guztien erantzule diren agintariak? Udaletxea birziklatzeko poste zatar horietan dirua gastatzen; egiten duen hotzarekin uste al dute hasiko naizela goizeko 03:00etan zaborra jaisten?
Eusko Jaurlaritzak bai etorkizun ikuspegia, laster tren zoragarri horrekin ordu erdi azkarrago joango gara Madrilera Gabonak ospatzen!