"Eskerrik asko"

Erabiltzailearen aurpegia

Hogeita hiru urterekin etorri nintzen Elgetako Botikara.

Erronka berriaren aurrean ilusio eta gogoz gainezka nengoen. 

Haurtzarotik ia etorri gabe egon arren, Elgetarekin lotua nengoen aita eta amamaren bitartez. 

Eta oso erraza egin zitzaidan herrira egokitzea. 

Oso harrera ona egin zidaten herritarrek hasieratik, eta, zer esanik ez, bertara bizitzera etorri nintzenean. 

Horregatik guztiagatik, eskerrak eman nahi dizkiet.

Bezeroekiko gertutasuna da herri txiki bateko botikan lan egitearen abantaila nagusienetako bat. 

Bezeroak hain ondo ezagutzeak lana era berezi batean burutzeko aukera eman dit, eta, horri esker, nire bezeroekin oso harreman polita sortu dut. 

Ziur nago nire profesioa maitatzeko arrazoi garrantzitsuenetako bat izan dela. 

Hogeita bost urte hauek zoragarriak izan dira. 

Hortaz, eskerrik asko, bihotz-bihotzez, 25 urte hauetan izan ditudan bezero guztiei.

Gainera, Elgetako Anbulategiko langile guztiei eskerrak eman nahi dizkiet eguneroko lanean suertatzen diren arazoak konpontzen laguntzeagatik. 

Gustuko dut horrela lan egitea!

Azkenik, mila esker nire botikan lan egin duten neska jator guztiei. 

Denak aipatzea ezinezkoa da, urte hauetan asko izan direlako. 

Baina bi aipatzea gustatuko litzaidake: 

Eskerrik asko, Miren eta Amaia.

--------------------

Elena Elkoro

Elgeta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.