Egungo egoera honetan, ez genuen uste horrenbeste jasoko genuenik. Kezkatuta geunden, baina jendeak oso ondo erantzun du; herritarrengandik jasotako erantzuna oso ona izan da oraingoan ere. 6.000 kilo batu ditugu. Horietako batzuk Lesbosera bidali ditugu, Zaporeak elkarteak hango jangelan erabili ditzan; eta beste batzuk Atenasera, Red SOS Errefuxiatuak elkartearen bitartez han banatzeko. Eskerrik asko!
Beste behin, eskerrak eman gura dizkizuegu modu batean edo bestean bilketa honetan parte hartu duten guztiei; tartean, denda laguntzaileak, boluntarioak eta herritarrak. Eskerrik asko!
----------
Edurne Bikuña
Hotz Oñati elkartearen izenean
Oñati