'Bakea eta elkarbizitza' kontzentrazioaz

Inprobisazioa ederra da Charlie Parkerren saxofoiaz edota Joseba Irazokiren gitarraz lagundurik. Baina politikan eta gai serioekin komeni da planifikazioa eta aurrelana.

Astearte goizean ez ginen egon Herriko Plazan Bakea eta elkarbizitza lelopean egin zen kontzentrazioan, inork ez zigulako abisurik pasa. Hedabideetatik jakin dugunez, Udaleko Gizarte Zerbitzuen batzordeburuaren Baleike alderdiak egin zuen deialdia, zenbait mugimendu sozialekin batera. Udalean ordezkatutako beste alderdi batzuk ere gonbidatu zituen, baita alkatea ere, baina zazpi zinegotzi dituen EH Bildu oposizioko lehen indarra, ez. Larria eta tristea iruditu zaigu hau, ekitaldi partidista bat udal ekitaldi bihurtu zelako. Edo alderantziz? 

EH Bilduk parte hartu zuen astelehenean alkateak deituriko kontzentrazioan, Parisko sarraski larriaren aurrean gure aurkakotasuna adierazteko. Iragan astean Memoriaren Egunaren harira esan genuen moduan, gu hor egongo gara, planteamenduetan errespetu eta seriotasun minimoak bermatzen badira. Asteartean ez zen hau egon, zoritxarrez; ez, horixe. Eta optimistak garenez, eta eraikitzaileak, ez dugu deialdia egiteko moduan fede txarrik ikusten.

----------

Eneko Barberena Mondragon

(Arrasateko Udaleko EH Bilduko zinegotzi taldearen izenean)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak